http://www.esmed24.com/sildenafil/

Sagardoaren lurraldea · Txotx.info · Sagardoetxea · Sagardodenda · Sagardopedia · Sagardun

Sagardoetxea - El museo de la sidra vasca
Play
Sagardoetxea, herri baten erroak

Sagardoetxea
Euskal sagardoaren museoa

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

Tel: 00 34 943 550 575
Fax: 00 34 943 331 311
info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com

ErreservatuErreserbatu

Ordutegiak (Urte osoan):
Asteartetatik larunbatera: 11:00-13:30 • 16:00-19:30
Igandeak eta jaiegunak: 11:00-13:30
Astelehena itxita.
Uztaila eta abuztuan egunero irekita.

Tarifak:
Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne).
Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne).
Doan 10 urtetik beherakoentzat
2 Euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.
Taldeak: Beste ordutegiak kontsultatu.

cerraritxi

Esperientziaren bat erreserbatu edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, jarraian duzun formularioa erabil dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Oharra:
Formulario hau bidaltzeak ez du zure erreserba baieztatzen. Behin zure eskaria jasota, zure erreserba ahalik eta azkarren baieztatzeko zurekin harremanetan jarriko gara.

* duten datuak betetzea derrigorrezkoa da.

Datu pertsonalak
Izena *
Abizenak *
Posta elektronikoa *
Telefonoa *
Herrialdea
Posta kodea *
Erreserbaren datuak
Erreserbatu nahi den experientzia*
Erreserba eguna (uuuu-hh-ee) *
Jende kopurua *

0-3 urte

4-8 urte

9-17 urte

> 18 urte

Oharrak

Zure datuen erabilerarako baimena ematen duzu. Sagardoetxeak erabilera horretarako pribatutasun politika dauka eta formulario honetan emandako datuei emango zaien erabilera eta zure eskubideak ezagutzeko aukera izango duzu.

Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa, sagardoaren kulturan barneratzeko leku egokia da.    

Museoak gaur egunean sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune berezitu dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastaketa gunea. 

Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ikusteko aukera ematen duena. Bertan sagar barietate ezberdinak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ikusten dira.

Sagastiaren alboan museo-gunea aurkitzen da. Bertan, sagardogilearen tresna, ikusentzunezko, azalpen panel, joku eta argazki ezberdinen bitartez, mila urteko usadio honen iragana, oraina eta sagarra eta sagardoaren etorkizuna eta sagardoaren kulturaren inguruko ohiturak ezagutzen dira.

Hirugarren gunea sagardoa txotx eran eta Sagardoetxeak aukeraturiko Gozo Gozo produktuen dastaketari zuzendua dago: muztioa, likorea eta sagar dultzea. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

Sagardoetxea - El museo de la sidra vasca
Play

Sagardoetxea Museoak ikastoletako haur eta aisialdi taldeentzako hezkuntza programa berezia dauka. Bertan, sagarraren eta sagardoaren kulturako edukien ezagutzak eta joko hezitzaile eta pedagogikoak uztartzen dira.

Kizkiarekin sagarrak biltzea, pisoiekin sagarra jotzea, kirikoketa, sagar eta muztioaren dastaketa, balearen ehiza eta sagarrarekin loturiko beste jolasak, jarduera nagusiak dira.

Sagardoetxea - paseo temático Santiagomendiko Sagardo Bidea
Play

Sagardoetxea Museoak sagardoaren kulturan eta historian barneratu ahal izateko eskaintzen duen beste jardueretako bat, Santiagomendiko Sagardo Bidea ibilbide tematikoa da. Hasiera puntua Sagardoetxeako sagastian dauka eta sagasti eta sagardoa ekoizten zuten tolare baserrietan zeharko ibilaldi tematikoa da.

Erreserbatu
Eskatu Erreserba:Erreserbatu zure bisita gidatua Sagardoetxera

Ezagutu euskal sagardoaren
museoa.
+ info: www.sagardoetxea.com

info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com
Twitterfacebook

t: 00 34 943 550 575
f: 00 34 943 559 575

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga

© Consorcio Sagardun. Eskubide guztiak erreserbatuak. · Erabilera

|
|
|