SAGASTIAK_A4_20175. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA 2017:
SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA USURBILEN

Maiatzak 7, igandea:
Bertso-ibilaldia loratutako sagastietan + Bertso bazkaria
11:00 Zubietako Iruin Sagardotegitik abiatuta, Sagardoaren Paisaia Kulturala ezagutzea. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ibilbidean zehar bertsotan eta bazkarian azkena. Paisaiaren argibideak Jakoba Errekondoren eskutik.
Ondoren, bertso bazkaria Zubietako Iruin Sagardotegian. Erreserbak egiteko deitu Iruinera (943 361 229) edo Noaua!ra (943 360 321).

Maiatzak 9, asteartea:
“Seed Journey” jardunaldia Donostiako Tabakalera eraikinean
10:00
Artea eta landa ingurunea: mugaldeak maiatzean, elkarte hauen eskutik: Future Farmers, Flatbread Society, Campo Adentro, Kanpoko Bulegoa, Baserriko Aste Sarea.
18:00 Hitzaldia: “Sagardoa: nekazaritza kultura ozeanoetan zehar”. Hizlariak:
- Marc Badal: Sortzezko bekatutik industria paradisura, gozogarriak lubrikatzaile historikoa.
- Amy Franceschini: “Seed Journey” egitasmoaren aurkezpena.
- Jakoba Errekondo: Sagardoaren Paisaia Kulturala.

Maiatzak 10, asteazkena:
“Seed Journey” jardunaldia
10:00
Hendaiako Abbadia Jauregiko bilduma sagastira bisita (09:00etan Amarako Eusko Tren geltokian, 10:00etan Domaine d´Abbadieren sarreran).
14:00 Bazkaria upel artean Hernaniko Iparragirre Sagardotegian. Bertako erakusketara eta sagastietara bisita.
17:00 Cristina Enean talde horma-irudia: Amy Franceschini eta beste artista batzuen laguntzaz Haziaren egoitzan horma-irudia margotzea.

Maiatzak 15, astelehena:
San Ixidro Eguna
10:15
Trikitilariak Kaxkoan zehar.
10:30 Meza Salbatore elizan.
11:15 Hamaiketako herrikoia frontoian.
11:45 Herri kirolak Dema plazan.
13:15 Bertso saioa Ane Labaka eta Iñaki Muruarekin.
14:00 Bertso-Bazkaria Artzabal Baserrian.
(txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzak 13 arte – Prezioa: 31 €)

Maiatzak 17, asteartea:
“Seed Journey” jardunaldia Donostiako Cristina Eneako eraikinean
18:00 Hitzaldia: “Teosinte, kutsadura genetikoa eta bizitzaren kolonizazioa”
Hizlariak: Rosa Benimelis eta Ignacio Chapela.

Maiatzak 20, larunbata:
Potxoenea Kultur Etxean, “Sagarrondotik Sagardora” ikastaroa
09:00-13:00
“Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
Izen ematea: 943 361 114 / alkartasuna@usurbil.com / alkartasuna.eus

Maiatzak 21, igandea:
36. Sagardo Eguna
Goizean zehar,
frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa
.
11:30
Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.
18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Ekainak 3, larunbata:
Potxoenea Kultur Etxean, “Sagarrondotik Sagardora” ikastaroa
09:00-13:00
“Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
Izen ematea: 943 361 114 / alkartasuna@usurbil.com / alkartasuna.eus

Ekainak 6, asteartea:
“Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta ZUMETA margolariaren erakusketaren irekiera Zumeta Arte Estudioan
19:00
Aurkezpenak, sagardo dastaketa eta modadutxoa. Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.
Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.